XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskarrikasko, Endo, baña, ¿aiñ larriya da aldendu bear ori.

- Bai Urrunda; inkisiziyua ondoren darabilt eta achituko banindu, laster kiskalduko ninduke.

¡A Palestina'ko baster maiteak! ¡Judasen obi donea! Berbiztu egidazute kemen antzua kistau chakurrak garaitu ditzatan.

Lurbira guzian, nazarenuaren arauba nagositu da.

Judasen enda zorigaitsua etsayen errietan banakaturik, atsegez ta lotsez ill zorian atzerriko ogi samiñez igoituta bizi da.

¡Zorigaitsuak gu, asaben lur maiteaz jabetu ezin geranok!.

Au esanta, Endo, buru makurturik, besoak bular gañean kurutzatuta egon zan une batzuetan, berari begira, bere minkaiztasunaren errukiz, bertan jayua bezela, ozpelkiro Urrunda zeukalarik.

Alako batean, Endok burua ernaitu zuan ta Urrundari esan zion: - Urrunda, esanak esan, ta zintzo ibilli zaitea; egun garratzak eldu zaizkigu-ta.

- Ez estutu, Endo; ez da inkisiziyua oneraño etorriko.

Izarraizko arkaitz abek izango dira gure muga gaizkailleak.

- Ez Urrunda, ez; inkisiziyuaren atzaparrak, arkaitz abek baño gogorragoak dira, ta ez daukat aldentzea beste gaizkapiderik.

-¿Zu aldenduta guk zer egingo degu?.

- Zuekin ez dute etsayak ezbairik naiko; emakume ezteus batzuek ez ditu aditzekotzat artuko.

- Artu ditu bada Zugarramurdikoak.

- Ala da, bai - esan zuan Endok.

Galzorian zaudela baderitzatzu atoz nerekin, Urrunda.

-¿Zurekin? Nere urteak bide legunagoa nai luteke eskintzen didazuna baño, Endo.

¿Zertarako nai nazu trabarako baño?.

- Urrunda, badakizu nere asmoen berri; emen bezela, noan lekuan ere ez dirazu trabarik egingo.

- Joango nitzake zuri laguntzeagatik asaben obietan otoi azkena eginta jayot-seaska laga bear banuke ere, baña, berriz diyotzut ez nazula kalterako baño izango.

@- Nai dezuna egin zazu bada, Urrunda ona; oraiñ banoa; ez zaiteala aztu esan dizutanakin ta zintzo egiñ.

¡Agur! esanta abiatu zan Endo etorri zan bidean zear joaten, berari begira, Lot'en andriaren ekantza zirudiala Urrunda zarra lagata.